XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esaerak

Beti eroritzen dan ur thanthuak, zulatzen ditu arriyak.

Otoitz legun, laburrá, igotzen da laisterr, zeru erdi, ederrerá.

Geyago egiten du nai dunak, eta ez aldunak.

// Goiz gorri, egoa edo euri.

Ibiltzen dana gaizki, bukatutzen du baita ere gaizki.

Ez da egiten lapiko onik, urakin bakarrik.

Don Paskualen jakintasuna

Arpauso-kaleko Ramontxo, igande gaubean, txiki erdi bat geigo edan da, joan zan, etxera bidean.

Rita-txo, bere emastiak, ikusirikan Ramon-txo bere senarra, itxura artan, laister deitu ziyon Don Paskual jaunari, sendatsalle aundiena, Tolosako inguruan zanari.

Don Paskual-ek esan ziyon, emaste gashuari, zure senarra, iltzera dijua, gaurko gaba ontan, asi zaiska ¡ara! eskuak urrdintzen, iltzera aurreko gisan.